Garai batean, ARICH Zaharberritzeko Agentziak Erdi Aroko hiriguneko hainbat higiezinetan lanak egiteko laguntzak eman zituen eta orain udalak higiezin horien egoera aztertuko du, besteak beste, elkarteak Erdi Aroko hiriguneko bizilagun-erkidegoekin zorrik ez duela bermatzeko, eragiketa guztiak konponduta eta behar bezala itxita daudela egiaztatzeko eta berriki Txikita kaleko higiezinarekin gertatutakoaren antzeko kasurik ez dagoela egiaztatzeko.
EAJ, PSE-EE eta PP taldeetako ordezkariek elkarteko kontu auditoreei txosten sakon bat egiteko eskatzea adostu dute. Txosten horretan garai bateko ARICHek birgaitzeko eta beste gastu batzuetarako emandako laguntzak eta ordainketa horiek justifikatzeko beharrarekiko korrelazioa aztertu beharko da. Txosten hori Kontu-hartzailetza nagusiak eta elkarteko kontseiluaren idazkariak zuzendu eta koordinatuko dute.