Salburua gizarte etxeak WAFen sari bat lortu du, arkitekturaren alorreko munduko ekitaldi garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Joan den ostiralean, jakinarazi zituzten World Architecture Festival ekitaldiaren antolatzaileek WAF Awards 2016 sarien emaitzak. Epaimahaiak Gasteizko Salburuko gizarte etxeari eman dio saria, Hiria eta Komunitatea- Eraikin bukatuak kategorian. 2016ko edizioan guztira 785 proposamen aurkeztu ziren.