Azaroaren 25etik 27ra bitartean, inTacto jaialdiaren VI. edizioa egingo da Artiumen. Factoria de Fuegos taldeak antolatzen duen arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdi honek bederatzi proposamen eszeniko eskainiko ditu. Hauek guztiak lan eszeniko "original, intimo, hunkigarri eta aldi berean, probokatzaileak" dira, antolatzaileen esanetan. Besteak beste, Andaluzia, Madril, Katalunia, Belgika, Italia, Kanada eta Bretainia Handiko konpainiek hartuko dute parte, baita bertako taldeek ere. Aurtengo edizioaren gaia "Gorputza eta pentsamendua" da.
Bederatzi ikuskizunak ikusteko bonuak 15 euro balio du, eta eguneko sarrerek, 10 euro. Artiumen bertan eros daitezke, edo intactofestival@gmail.com helbidearen bitartez.
Egitarau osoa: intacto2016