Larunbatean euskal preso politikoen zazpi senide eta bi gidari boluntariok istripua izan zuten, bisitatik itzultzen ari zirela. Etxerat elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, onik daude denak.
Azken istripu hau salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu; Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Gasteizen gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da Andre Maria Zuriaren plazan.