Minbiziaren aurkako lehen musika jaialdia egingo dute Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko aza. 16a, 16:28

Jaialdiaren aurkezpena egin dute Kordoi etxean.

Sarrera bakoitzak 10 euroko prezioa izango du eta jasotakoa gaixotasunaren ikerketara bideratuko da.

Minbiziaren aurkako I. jaialdia ospatuko dute Gasteizen, azaroaren 25ean, Mendizorrotza kiroldegian. Musika hitzordu horretan bildutako diru guztia bideratuko dute gaixotasunaren kontrako ikerketetara. Serrera-tiketa 10 euroko prezioa du, eta jadanik salgai daude hainbat lekutan.

Jaialdiak euskal musika izango du protagonista, kantaldian irabazi asmo barik, eskuzabal, parte hartuko duten hainbat kantautoreren eskutik. Enrike Zelaia, Amaia Zubiria, Txomin Artola, Gontzal Mendibil eta Anne Etchegoyenen musikarekin gozatzeko aukera izango da. 

Vital Fundazioak eta Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak Mugarik gabeko musikariak erakundearen lankidetzaren ondorio izango da musika jaialdia. Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteari, egin ohi duenaz gain, ezohiko ikerketa lerroa finantzatzea ahalbidetuko dion diru-kopurua lortzea da jaialdiaren helburua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago