Bost kuadrillak Blusa eta Nesken batzordea utzi dute

Erredakzioa 2016ko aza. 15a, 09:44

Bainas, Batasuna, Gasteiztarrak, Martinikos eta Los Biznietos de Celedon taldeek euren borondatez alde egin dute.

Blusa eta Nesken batzordeak sare sozialen bitartez iragarri duenez, Bainas, Batasuna, Gasteiztarrak, Martinikos eta Los Biznietos de Celedon kuadrillek batzordea utzi dute, euren borondatez. Horretarako, gutun bat helarazi diete gainontzeko taldeei. Besteak beste, egungo zuzendaritzak ez dituela ordezkatzen azaldu dute.

Bost talde hauei, hain zuzen ere, 1.500 euroko isuna ezarri zien batzordeak irailean, aurreko abuztuaren 9an zezenetara bidea egin zutelako. Izan ere, egun horretan zezenetara itzulera egin ordez, jaietan gertatu zen eraso matxista salatzeko martxa egitea erabaki zuen batzordeak, baina bost taldeek bidea egin zuten, aldez aurretik erasoa gaitzesteko 20 minutuko elkarretaratzea egin ondoren. Hori dela eta, isuna jaso zuten.

Orain bidali duten gutun horretan "proiektu berri" batean lan egingo dutela azaldu dute. Antza denez, momentuz gainontzeko kuadrilla guztiak batzordean geratuko dira.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago