Udalak Udalaren Gazte Planaren laguntzailearen zigiluaz aitortu ditu prestakuntza, kultura, kirola eta gizarte arloetako entitate. "Badakigu gazteria politikak ez ditugula bakarrik Gazte Planaren bidez egiten, agente ugarik hartzen baitute parte horietan, udalaren barrutik zein kanpotik, eta horiek erabakigarriak dira gazteria politikek gazteen errealitatean nahi ditugun aldaketak eragin ditzaten", azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.
Gazteria politikek esparru ugari besarkatzen dute. Hori dela eta zigilua ematen hasteko ia arlo guztietako erakundeak hartu dira kontuan. Lehena eta garrantzitsuena gazteak berak, Euskadiko Gazteria Kontseilua (EGK)-ren bidez ordezkatutak. Udalak EHU, Egibide, Ikaslan, Berritzegunea, Diseinu Eskola, Dantza Kontserbatorioa eta Musika Eskola nabarmendu ditu ere prestakuntzaren arloan.
Enpresaren alorrean, Arabako Merkataritza Ganbera eta Ajebask elkartea aitortu ditu Udalak; kulturaren eta sorkuntzaren alorrean, Gauekoak, ZAS Kultur, Baratza aretoa eta Artium; elkarteen alorrean, Aspace, Ailaket, Azanea Afrika, Gazteok XXI, Gurutze Gorria eta Salburuko Lore; euskararen alorrean, Geu Elkartea eta Lazarraga kultur elkartea; nekazaritza eremuan, Gasteizko Kontzejuen Elkarteak egindako lana; aisialdiko hezkuntzaren barruan, Astialdi Foroa, Araba aisialdiko talde guztiak biltzen dituena; desabantailei aurre egiteko lanaren alorrean, Sartu Araba eta Irse Araba, eta kirolaren alorrean, Araski (emakumeen kirolaren sostengua) eta Gaztedi (errugbi inklusiboko proiektua).