Lanbidez euskara irakaslea da Donostiako Amarako AEK euskaltegian. Orain dela hogeita bat urte hasi zen idazten. 2000. urtean Begiak itxi eta kitto ipuin bilduma argitaratu zuen eta harrezkeroztik, beste lau ipuin bilduma argitaratu ditu. Ipuingintza da, beraz, gehien jorratu duen generoa, baina ez bakarra. Izan ere, 2003an Koadro isila izeneko nobela argitaratu zuen eta berriki Waterloo-n galdutakoak nobela argitaratu du. Horrez gain, kronika eta antzerkigintza ere jorratu ditu. Zutabegile moduan kolaborazioak egin ditu hainbat komunikabidetan: Berrian, Irutxuloko Hitzan eta Aizu aldizkarian.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.