Beste txakur bat pozoitu dute Gasteizen

Erredakzioa 2016ko aza. 14a, 11:11

Irudia: Apasos

Oraingoan Zabalganan izan da, Apasos elkarteak salatu duenez. Azken hilabeteetan zenbait kasu izan dira hiriko auzo ezberdinetan.

Beste txakur bat pozoitu dute Gasteizen. Apasos elkarteak salatu duenez, oraingoan Zabalgana auzoko Sofia Erregina kalean gertatu da eta adierazi duenez, pozoitutako txakurra onik atera da, jabeak garaiz eraman baitzuen albaitarira.

Egoera honen aurrean, animalien alde lan egiten duen Apasos elkarteak arretaz ibiltzeko eskatu die jabeei, eta besteak beste, honako gomendioak egin dizkio: animaliari muturrekoa jartzea, eta paseoa 30 minutu aurreratzea, txakurrarekin egoteko sintomaren bat baldin badu. Era berean, zerbait susmagarria ikustekotan, hori grabatzeko eta polizia deitzeko aholkua eman du elkarteak, sare sozialen bitartez.

Izan ere, azken hilabeteetan areagotu dira pozoitu diren txakurren kasuak. Aurreko astean, esaterako, txakur bat hil zen Santa Lucian. Datorren abenduaren 17an gertaera hauek salatzeko mobilizazioa egingo dutela iragarri dute.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago