2016/11/27 11:00 - 20:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[KARAOKEAK] Kantari

[KARAOKEAK] Kantari
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzea helburu duen ikuskizunean 172 ikaslek hartuko dute parte; azaroaren 27an grabatuko dituzte saioak.

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua da neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea; ez du inolako lehiaketa kutsurik eta, hortaz, ez da irabazle eta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

Lehen edizio honetan Gasteizko eta inguruko herrietako 7 eta 11 urte bitarteko 172 gaztetxok hartuko dute parte. Hiriburuko zazpi ikastetxetako neska-mutikoak dira: hain justu ere, Lakuabizkarra, Adurtza, Arantzabela, Odon de Apraiz, Ikasbidea, Barrutia eta Toki Eder.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago