SolasAlean Jone Goirizelaiarekin

Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 09:36

Gaur, ostirala, 19:00etan Oihaneder Euskararen etxean.

Jone Goirizelaia azaroko SolasAlean saioaren protagonista izango da. Abokatuak Mikel Asurmendi eta Edurne Begiristain kazetarien eta publikoaren galderak erantzungo ditu. Elkarrizketa irekia azaroaren 11an, ostiralean izango da, 19.00etan, Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan.

Oraingoan elkarrizketa irekia ALEA, ARGIA eta Oihanederren artean antolatu da azaroaren 24ra bitartean ikusgai dagoen Trantsizioak erakusketaren testuinguruan. Bertan esandakoak ALEAn eta ARGIAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago