Udal talde politiko guztiek bat egin dute Memoriaren egunarekin, PPk izan ezik

Erredakzioa 2016ko aza. 10a, 15:27

EH Bildu, EAJ, PSE-EE, Irabazi eta Podemos udal taldeek erakunde adierazpena sinatu dute, PPk izan ezik.

Eguerdiko 12:00etan bost minutuko elkarretaratze isila egin dute udaletxearen aurrean, Memoriaren eEguna dela eta. Gorka Urtaran alkatea, Ramiro Gonzalez diputatu nagusia eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusien lehendakaria izan dira Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen gonbitari erantzunez egin duten deialdian. EH Bildu, PSE-EE, Irabazi eta Podemos udal taldeetako zinegotziak ere izan dira bertan. Izan ere, udal talde politiko guztiek erakunde adierazpen bateratua sinatu dute, PPk izan ezik.

Gorka Urtaranek esan duenez, Oroimenaren egunak biktima guztiak gogoratzeko bide ematen du, eta haiei merezi duten gertutasuna eta elkartasuna adierazteko. "Biktima orok sufritu dute kalte bidegabea, kalte konponezina, eta beraz, denek merezi dute egia ezagutzea. Denek merezi dute justizia, eta gure aitorpena, gertutasuna eta sostengua", adierazi du Gasteizko alkateak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago