Elkarretaratzea deitu dute gaurko, Israelgo enbaxadorearen bisita dela eta

Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 10:16

Israelgo enbaxadore Daniel Kutner.

Israelgo enbaxadore Daniel Kutnerr eta Havtajá elkarte sionistako presidente Laurence Franks holokaustoari buruzko erakusketaren inaugurazioan izango dira gaur, Gasteizen.

Gaur, 20:00etan, Holokaustoaren inguruko erakusketaren inaugurazioa egingo dute Goiuri Jauregian eta bertan izango dira Israelgo enbaxadore Daniel Kutner eta Havtajá elkarte sionistako presidente Laurence Franks. Horiekin batera, Gasteizko alkate Gorka Urtarain izango da, 'Holocaustoaren 13 zutabeak' izeneko erakusketari hasiera emateko.

Ekitaldia hasi aurretik, elkarretaratzea deitu dute Palestinaren aldeko zenbait elkartek, Goiuri jauregiaren aurrean, "estatu sionistak Palestinaren aurka gaur egun aurrera eramaten duen holokaustoa" salatzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago