Falla eta Lorca omenduko dituzte, Astearte Musikalak zikloaren lehen kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko aza. 7a, 21:07

Azaroaren 8an hasiko da ganbera musika zikloa eta martxora bitartean, hamazazpi kontzertu eskainiko ditu.

Aste honetan Astearte Musikalak egitasmoaren denboraldi berri bati ekingo diote. Asteartean, hilak 8, izango da, arratsaldeko 20:00tatik aurrera, Vital Fundazioaren aretoan. Lehen kontzertua Orquesta Iberica Ensemble taldeak emango du, eta Manuel de Fallari eta Federico Garcia Lorcari eskainitako programa interpretatuko du.

Vital Fundazioak antolatzen du Astearte Musikalak ganbera musika zikloa, eta azaroan hasita, martxoaren 28ra bitartean luzatuko da. Guztira, hamazazpi kontzertu eskainiko ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide