Atzerapenez doaz Zabalgana gizarte etxeko lanak

Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 14:21

Obrak aurreko abuztuan.

Eraikuntza enpresari zigor dosierra ezarriko dio Udalak.

Zabalgana gizarte etxea eraikitzen ari den enpresari zigor dosierra abiaraztea erabaki du gaur udal gobernuak. Isuna 82.472,69 eurokoa da, obrak egiteko epean atzerapenak izan direlako. Zehazki, gaur egun arte aurreikusitako atzerapena 99 egunekoa da egitura amaitzeari dagokionez, eta 32 egunekoa, estalkiei dagokienez. Printzipioz, gizarte etxearen eraikuntza urte amaierarako egon beharko litzateke prest.

"Zigor hauen bidez hasieratik bertatik epeak betetzera behartu nahi da kontratista, hartara errazagoa izango baita azken epeak betetzea, hori baita helburu nagusia. Kontura egindako atxikipenak dira, berriz eskura daitezkeenak, hau da, kontratistak berreskuratu egin ahalko ditu obra gauzatzeko azken epea betetzen badu eta kopuru hori obraren azken likidazioan itzuliko zaio", adierazi du Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago