2017ko martxoan prest egongo da Larrein auzoko pasabidea, gaur Ensanche 21 sozietateak Yarritu enpresari obra esleitu ostean. Guztira, 103.932 euroko aurrekontua egongo da eta kontratua sinatzen denetik, bi hilabete izango du enpresak pasagunea altxatzeko.
Proiektu honi esker, Larreineko bizilagunek gertuago izango dituzte dendak, osasun zentroa eta autobus geltokiak bezalako oinarrizko zerbitzuak. Pasabide berriak Antonio Amat kalea eta Salburuko Bulebarra lotuko ditu.