Gasteizen 36 pertsonak egiten dute lo kalean

Erredakzioa 2016ko urr. 28a, 13:32

Zenbaketa urriaren 26tik 27ra arteko gauean egin zuen Udalak.

Gasteizen 30 gizon eta 6 emakume kalean bizi dira, Gasteizko Udalak egindako azken zenbaketaren arabera. Urriaren 26tik 27ra arteko gauean egin da zenbaketa eta 36 pertsona antzeman ziren kalean gauez lo egiten, Euskal Autonomia Erkidegoko 24 udalerritan batera egin zen kanpaina baten barruan. Orotara 1.000 boluntariotik gora ibili ziren zeregin horretan, eta Gasteizen 154, gizarte politika sailak koordinaturik.

36 pertsona horietako sei Zabalgunean zeuden, eta beste auzo hauetan hiruna antzeman ziren: Koroatzea, Lovaina, Arana eta Salburua. 2014an egindako azken zenbaketarekin alderatzen bada, (17 pertsona zenbatu ziren orduan) handitu egin da kopurua. Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 285 lagunek kalean lo egiten dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago