Apdema elkartearen langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Arabako Batzar Nagusien aurrean, enplegu duina eta kalitatezko zerbitzuak eskatzeko. Izan ere, ordu horretan Gizarte Ongizaterako Batzordeak Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Arabako elkartearekin zerikusia duten zenbait gai jorratu ditu.
Apdemako enpresa batzordeak pairatzen dituzten lan baldintzen "prekarietatea" salatu du eta horren ondorioz, eskaintzen duten zerbitzuaren "kalitate falta". Era berean, erabaki guneetan langileen presentzia urria azaldu du eta hortaz, negoziazio kolektiboa blokeatuta dagoela gaineratu du, Lab sindikatuak bidalitako oharraren bidez. Gainera, "egungo azpikontratazio eredua eta gardentasun eza" kritikatu ditu.