2016/11/08 18:45

IKUS-ENTZUNEZKOA

[FILMAZPIT] 'L'image manquante' filmea

[FILMAZPIT] 'L'image manquante' filmea
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Zinemari merezitako tokia emateko xedez martxan da berriz ere Filmazpit egitasmoa. Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira, jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulaturik. 18:45ean filmen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

2016-2017 ikasturtean eskainiko diren filmeak hiru bloketan sailkatu dira. Lehenengoan munduko gatazka desberdinak lantzen dituzten filmeak eskainiko dira urritik abendura bitartean. 

Azaroaren 8an 'L'image manguante' filmea proiektatuko da.

Zuzendaria: Rithy Panh

Jatorria: Frantzia & Kanbodia (2013)

Sinopsia: Urte luzez ibili naiz galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975 eta 1979 urteen artean eginiko argazki bat. Irudi bat bakarrik ezin daiteke izan genozidio baten...

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago