52 bizikleta uzteko aparkaleku estali berria instalatzen ari da Udala, Posta bulegoaren atzealdean (Olagibel kalean). Proba pilotua izango da, eta gasteiztarrei hiriaren erdialdean bizikleta aparkaleku seguru eta edukiera handikoa eskainiko die. Intelligent Parking enpresa lokala arduratuko da aparkalekuaren kudeaketaz. Proba pilotuak bi hilabete iraungo du eta tarte horretan aparkalekua doakoa izango da. Sistema berri honek, besteak beste, erabiltzaileen segurtasuna bermatu eta lapurreta kopurua murriztuko du. Izan ere, Gasteizen jarritako moduluak kamera eta asegurua ditu.
Intelligent Parking ingeniari talde batek osatutako enpresa da, aparkalekuetarako sarbideak kontrolatzeko sistema integrala diseinatu duena. Sistema dagoeneko zenbait garajetan eta motordun ibilgailuetarako aparkalekuetan ezarri da. Aparkalekua erabiltzeko mugikorrerako PVerde aplikazioa instalatu beharko dute erabiltzaileek. Honi buruzko informazio teknikoa enpresaren web-orrian eskura daiteke: www.parkingverde.es.