Datorren astelehenean Liburutegiaren Eguna ospatuko da eta horren harira, Udalaren Liburutegi Sareak Liburuak Trukatzeko Azokaren zortzigarren edizioa antolatu du, urriaren 22an eta 23an, Iradier Arenan.
Aurten bost liburu trukatu ahalko ditu pertsona bakoitzak, aurreko edizioetan baino bi gehiago. Gainera, helduentzako literaturaren alorrean, hiru kategoria (lehen baino bat gehiago) ezarri dira: 2011ren ondorengo argitalpenak, 2000tik 2010era arteko argitalpenak, eta 1999aren aurreko argitalpenak.
Ordutegi hau izango du azokak: larunbatean, hilak 22, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era; igandean, hilak 23, 11:00etatik 14:00etara.
Aldi berean, trukea sustatu eta girotzeko, zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, zuzeneko musika, Nika, Jon & Pais hirukotearen eskutik, haurrentzako lantegiak eta irakurketarekin lotutako ipuinen kontaketa.
Egitaraua
Larunbata, urriak 22
11:00-14:00. Trukeak.
11:15-13:45. Haurrentzako lantegia: 'Liburu batean ikasi nuen hegazkinak egiten' (elebietan). Iñaki Carretero.
12:30-14:00. Musika zuzenean: Nika, Jon & Pais.
17:30-20:30. Trukeak.
17:45-20:15. Haurrentzako lantegia: 'Ezustez beteriko txartelak' (elebietan). Iñaki Carretero.
18:30-20:00. Musika zuzenean: Nika, Jon & Pais.
Igandea, urriak 23
11:00-14:00. Trukeak.
11:00-12:30. Haurrentzako lantegia: 'Ipuinak asmatuko al ditugu?' (elebietan). Iñaki Carretero.
12:45-13:45. Ipuin kontaketa musikatua: 'Korole anitzak' (euskaraz). Antton Aranburu - Sonia Vera.