[IRAKURLE KLUBA] Michel Houellebecq 'Sumisioa'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
  • Osteguna, urriak 27
  • 19:30
  • Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
    Florida ibilbidea 9 (mapa)
  • Gasteiz
  • IRAKURLE KLUBA
  • iCal

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.

Erantzunak

Amagoia 2016-10-20 12:13 Erantzuna | #1

"Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua."
Egitaraua falta da.

Euskararen Agenda 2016-10-20 15:36 Erantzuna | #2

Kaixo, Amagoia,
Dagoeneko gehitu dugu egitaraua.
Eskerrik asko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa