2016/10/15 19:00 - 21:00
Oihaneder Euskararen Etxearen II. urteurrena ospatzeko, zer hobe kultura diziplina desberdinak batu eta bertako sortzaileak protagonista dituen euskarazko ikuskizun bat baino?
Laranja bat zaborretan nobelarekin sortu den errezitaldi honetan Patxi Zubizarretak zaborretara botatako istorioak jaso ditu, ahaztutako poemak, halako espiritu kritiko sentsualetik; Pello Ramirezek musikaren hegoak eskaini dizkie; eta azkenik, Mintxo Cemillanek koloretan islatu eta ispilatu du zentzumenen bitartez datorkigun eskaintza sentimental hau.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.