Datozen hilabeteetan, A-2134 errepidearen segurtasuna hobetuko dute, tartean, Zurbaoko herrira sartzeko bidegurutzea. Argiztapen sistema berri bat ezarriko dute, seinaleak eta islagailuak berritu eta erreiak eta babesguneak margotuko dituzte.
Era berean, abiadura mugaren semaforoak konpondu eta berrezartzea, eta isunetarako radar bat jartzea beharrezkoa ikusten du Aldundiak. Hori dela eta, eta eskaera formal bat egin dio Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzari horiei ekin diezaien. Segurtasun Sailak du horien guztien gainean eskumena.
Lanak berehala hasiko direla iragarri du Josu Lopez Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak, eta 2007aren hasieran amaituko direla.
Aurreikusitako neurrien abiapuntua istripu tasaren eta jokabidearen gaineko azterlana izan da. Azterlan horrek 2010-2014 epea hartzen du, eta, epe horretan, hamar istripu izan ziren biktimak eragin zituztenak, bat bera ere ez larria; ondorioa da gehienak Zurbaoko bidegurutzearen inguruan gertatzen direla.
"Lan honek erakusten du hamar istriputatik zazpi gauez gertatzen direla, eta agerian jartzen du, orobat, bidea darabiltenak baimendutakoa baino abiadura handiagoan ibiltzen direla. Bidegurutzean gehienezko abiadura 60 kilometro orduko da, eta, azterlan baten arabera, gidari asko 80 kilometro orduko eta are 100 kilometro orduko baino abiadura handiagoan ibiltzen dira", nabarmendu du.