Nazioarteko bideo jaialdi feminista egingo dute ostiralean Gasteizen

Daniel Sanz 2016ko urr. 5a, 16:40

Urriaren 15ean geldialdia egingo du kamioiak Gasteizen

FEM Tour Track jaialdiak kultura sustatu eta bertako artistekin elkarlana sustatzea ditu helburu.

FEM Tour Truck Jaialdia Gasteizera iritsiko da ostiral honetan. Hilaren 15ean, Guerrilla Food System taldeak Bilbon aurkeztu zuen eta ordutik, Valentzia, Madril eta Portugalera iritsi da. Ostiralean, aldiz, Gasteizen izango da. Ondoren, mundutik zabalduko da egitasmoa. Ale Bueno jaialdiko antolatzaileak azaldu duenez, "Jaialdiak mundu osotik aurkeztu dituzten bideo ezberdinak aukeratu ditu. Bideoak baina baita performance adierazpenak, laburmetraiak edota bideo arte lanak, denak generoa dutela hizpide”. Guztira 300 lan jaso dituzte eta "horietatik guztietatik, 50 izan dira aukeratuak kalitate irizpideetan oinarrituta". Epaimahaia, Medialab Cuenca-ko Blasco Moscosok, Pedro Soler artista eta bitartekari kulturalak, Lydia Navas eta Alejandra Buenok ULEAM-eko irakasleek osatu dute.

 "Mugikortasuna oinarri duen jaialdia izango da eta, gainera, hirietako plazarik garrantzitsuenetan burutuko dugu", azaldu du Buenok. "Sormen feminista erdigunean jarri nahi izan dugu", esan du. Antolatzaileek argi dute kalea behar dela izan egitasmoaren erdigune "kalera irten eta plazak mahainguru, hitzaldi, performance eta kulturaz bete nahi ditugu. Horregatik, bisitatzen ditugun hirietako artistekin elkarlanean gaude". Horregatik, Gasteizen General Loma Plazan burutuko da. 

 Sorpresak iragarri dituzte ere antolatzaileek. Horrela, kultura sustatzeko arte gela efimeroa izango dute: kamioian egongo da eta bisitariek igo eta gela berezi horretan arteaz gozatzeko parada izango dute. "Feminismoa erdigunean jartzeko saiakera da, non eta gizonezkoekin hain ertsiki loturik dauden kamioi batean", azaldu dute. Jaialdiaren erdigunea izango da kamioia Europan, ez ordea Hego Amerikan. Bertan, jaialdia "akademikoagoa" izango baita eta "unibertsitate zein kultur guneetan" burutuko da.

Berdintasunaren alde

Ekimena Guerrilla Food Sound Systemek eta MAV-ek antolatua da eta 2016ko Emakumeen Begirada Bienalaren parte ere bada.

Eguerdiko 12:00etatik aurrera, "laborategi erraldoia" bilakatu nahi dute Gasteizko General Loma Plaza. Guerrilla Sound System-ek mokadutxoak jarriko ditu. Horretaz gain, hitzaldiak (Txaro Arrazolak, Beñat Ortiz de Lazkanok eta Nere Lekuonak parte hartuko dute), tailerrak…

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago