2016/10/08 20:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[EUSKAL ZINEMA DOKUMENTALAREN ASTEA] Mairuelegorreta; iluntasunetik argitasunera

[EUSKAL ZINEMA DOKUMENTALAREN ASTEA] Mairuelegorreta; iluntasunetik argitasunera
vital fundazioaren aretoa, Gasteiz

Euskal Zinema Dokumentalaren bigarren astea ospatuko dute datorren astelehenetik larunbatera bitartean (urriaren 3tik 8ra), Vital Kutxa Fundazioak antolatuta. Jardunaldi bakoitzaren hasieran dokumentalaren aurkezpena egingo da, eta lana erakutsi ondoren, dokumentalari buruzko solasaldi-eztabaida bideratuko da. 

Emanaldi guztiak  Vital Fundazioaren aretoan (Dendaraban) izango dira, 20:00etan, sarrera dohainik eta eserlekuak bete arte.

 

Mairuelegorreta; iluntasunetik argitasunera

Mikel Ezkerro zuzendariaren lana. Diktadura frankistan zehar, Manuel Iradier Txangolari Elkartearen itzalpean, hainbat jarduera abiarazi ziren, kultura tresna zutenak eta inposatutako itolarria apurtu nahi izan zuten, beste mundu eta pentsatzeko modu batzuetako aireak jasotzeko zirrikituak topatzeko. Honen estalpean, 1963an, Gorbeiako leize-zuloetan burutu zen euskal jaiaren lehenengo edizioa. Edizio horrek, batez ere, gure kultura eta hizkuntza aldarrikatzea zuen helburu, erregimenaren jarreren kontra. Horrela sortu zen ekimen hori, eta etenaldi batzuk gorabehera eta egoera politikoa eta soziala aldatu diren arren, oraindik ere egiten da, Zigoitia Euskaraz proiektuaren bultzadaz. Mairuelegorretako Euskal Jaia da, eta hitzordu horren iragana eta oraina dokumental bilakatu dira Mikel Ezkerroren eskutik.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago