2016/10/06 20:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[EUSKAL ZINEMA DOKUMENTALAREN ASTEA] Pelota II

[EUSKAL ZINEMA DOKUMENTALAREN ASTEA] Pelota II
vital fundazioaren aretoa, Gasteiz

Euskal Zinema Dokumentalaren bigarren astea ospatuko dute datorren astelehenetik larunbatera bitartean (urriaren 3tik 8ra), Vital Kutxa Fundazioak antolatuta. Jardunaldi bakoitzaren hasieran dokumentalaren aurkezpena egingo da, eta lana erakutsi ondoren, dokumentalari buruzko solasaldi-eztabaida bideratuko da. 

Emanaldi guztiak  Vital Fundazioaren aretoan (Dendaraban) izango dira, 20:00etan, sarrera dohainik eta eserlekuak bete arte.

 

Pelota II

Jorgen Leth eta Olatz Gonzalezen  dokumentala. Kirol horrek ondoen gordeta duen sekretuetako batean sakontzen du Pelota II lanak: partida bakoitzerako pilota onenen hautaketa. Jorgen Lethen Pelota (1983) dokumentala eredu, Lethen estetika xehetasun etnografikoaren erradikaltasuneraino eramatea proposatzen du Olatz González Abrisketak, eta behin betiko filma euskal kulturaren erritualen arteko nagusitzat jotzen denari buruz egin du. 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago