Euskal Zinema Dokumentalaren bigarren astea ospatuko dute datorren astelehenetik larunbatera bitartean (urriaren 3tik 8ra), Vital Kutxa Fundazioak antolatuta. Jardunaldi bakoitzaren hasieran dokumentalaren aurkezpena egingo da, eta lana erakutsi ondoren, dokumentalari buruzko solasaldi-eztabaida bideratuko da.
Emanaldi guztiak Vital Fundazioaren aretoan (Dendaraban) izango dira, 20:00etan, sarrera dohainik eta eserlekuak bete arte.
Gure Sor Lekuaren Bila
Josu Martinez zuzendariaren lana da. Narrazioa Hazparnen kokatzen da, 1965ean. Ikusmin ikaragarriaz estreinatu dute herriko zinema-aretoan Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumentala. Hurrengo hilabeteetan Ipar Euskal Herriko beste zenbait herritan erakutsiko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Bere aztarna, hala ere, laster desagertuko da eta denek ahaztuko du. Hirurogei urte geroago, Josu Martínez zinemagileak lan horren bilaketari ekingo dio.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.