Hiru urte igaro dira ikasle talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko 26. blokea okupatu eta Errekaleor Bizirik egitasmoari forma ematen hasi zirenetik. Denbora tarte horretan, husteko mehatxuak eta udalarekin tirabirak gainditu behar izan ditu autogestioan oinarrituta proiektu honek. Hala ere, egun zenbait lagunen etxebizitza izateaz gain, jarduera anitz gauzatzeko topaleku bilakatu da. Besteak beste, zinema, taberna, liburutegia, gaztetxea eta ortua sortu dute bertako kideek.
Hirugarren urtemuga ospatzeko egitarau zabala prestatu dute, urriaren 3tik 9ra bitartean, tartean, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak izango dira.