Iñaki Perurena izango da bihar Gasteizen, SolasAlean saioan

Erredakzioa 2016ko irailaren 27a

Elkarrizketa irekia Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Oihanederrek eta ALEAk elkarlanean egindako SolasALEAn ekimenaren hurrengo gonbidatua Iñaki Perurena (Leitza, 1956) harri-jasotzailea izango da. Horrez gain, aktore, olerkari, bertsolari, eskultore eta historiazale lanetan ere ibili dena.

Elkarrizketa irekia irailaren 28an, 19:00ean izango da Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan. Sarrera irekia da lekua bete arte.

Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Iñaki Perurenari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago