Gasteizko Nazioarteko Jaialdiaren baitan 'Azken trena Treblinkara' antzezlana ikusteko aukera izango da. Instalazio moduan egindako lan honek omenaldia egin nahi dio Janusz Kòrczak-i, eta esperientzia bakarra izan nahi du ikusleentzat. 1942ko abuztuaren 5a, asteazkena. Varsovia. Janusz Kòrczak doktore eta pedagogoak umezurztegi bat gidatzen zuen Stefania Wilczynska laguntzaile banaezinarekin, non 200 ume judutar baitzeuden, eta bertan umeen errepublika bat osatu zuen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.