Aurreko larunbatean Familien Eguna ospatu zuten Gasteizko Mercedes enpresan. Bertako langileen senideek eta lagunek lantegia barrutik ikusteko aukera izan zuten eta besteak beste, bertan ekoizten diren Viano eta Vito furgonetak muntatzen eta margotzen diren guneak bisitatu zituzten. Gainera, egun honetarako errobotek egindako ikuskizun bereziak prestatu zituzten langileek; koreografia bat dantzatzen edo Star Wars pelikulan oinarritutako laser ezpatekin borrokatzen.
Era berean, auto zaharren erakusketa, ikuskizunak, haurrentzako jolasak eta kontzertuak izan ziren ospakizun egun honetan.
Guztira, 10.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren Hueto hiribidean kokatzen den lantegira.