Autobus geltokiko leihatilen eremua berrituko dute, hotz eta zarata arazoak konpontzeko

Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 12:46

Orain hilabete batzuk langileek bertan jasaten zuten hotza eta zarata salatu zuten.

Gasteizko autobus geltokiko leihatilen eremua berrituko dute. Izan ere, lan horiek esleitzeko lehiaketa-prozeduran eskaintza ekonomikoki onuragarriena aukeratu du Tokiko Gobernu Batzarrak, eta 164.952,85 euroko kostua izango dute. Lacuesta y Maza SL enpresaren proposamena aukeratu dute eta hauek gauzatzeko epea 50 egunekoa da.

Zehazki, langileak dauden lekuetako sabaia estali eta klimatizazio sistema bat instalatuko da, langileek salatu dituzte hotz eta zarata arazoak konpontzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago