Xtraclubek udazken eta negu honetarako prestatu dituen ekintza desberdinen artean 'Iguarango haitzuloan barrena' irteera dugu. Entziako mendizerrako inguruetan paseoa eman eta Iguarango haitzuloan sartuko gara. Hauek eraman behar dira: hamarretakoa, ura, arropa eta mendirako oinetako erosoak.
Ekintzetan parte hartzeko 12 eta 18 urte bitartekoa izan behar zara eta Herritarren Udal Txartela indarrean izan behar duzu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.