2016-17 ikasturteari hasiera emateko aurkezpen ekitaldia izango dugu. Bertan, Gasteizko Irakurle Klubeko liburuen zerrendaren berri emateaz gain, luxuzko gonbidatu bat izango dugu: Maialen Lujanbio. Hitzaldi bat eskainiko digu bere liburu kutun baten inguruan, John Berger ingelesaren Here is Where We Meet.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.