Gasteizek horma-irudi berria estreinatu du. Zaramaga auzoko Mendoza kalean kokatuta dago eta Hemen zaude du izena. Hiriak duen hamaisegarren horma-irudia da eta aurrekoak bezala IMVG egitasmoaren baitan egin dute. 120 metro koadroko artelan hau Mendoza kaleko eraikin batean egin dute, uda honetan, eta Gasteiz eraikitzeko euren jaioterria atzean utzi zutenei egindako omenaldia da. Etxeari erreferentziak egiten dizkio, garai horretako etxeetan ikusi ohi ziren estanpatuak erabiliz, eta prozesu industrialetan egindako elementuekin (pneumatiko birziklatuak) nahasten dira, urte askotan hirira etorri ziren horien bidaia gogora ekarriz.