Emakume bat eta bi adingabe etxetik kanporatu ditu Alokabidek

Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 14:45
Tentsio uneak izan dira familia etxetik kaleratzeko momentuan. / H. Bedi

Zabalgana auzoan gertatu da etxegabetzea, emakumeari babesa ematera joan den jende ugariren aurrean.

Zabalgana auzoko etxebizitza batean bizi ziren Anastasia eta bere bi semeak kaleratu ditu gaur goizean Alokabidek, 9.000 euroko zorra zutela eta. Arabako Etxegabetzeak Stop taldeak salatu duenez, 800 eurorekin egin behar zioten aurre egunerokoari. Goizean bizitako tentsioaren ondorioz, familia etxetik kaleratzear zirela, antsietateak jota ospitalera eraman behar izan dute emakumea.

Hasiera batean kantu eta dantza artean aurre egin diote emakumeak eta bertan bildutakoek kaleratzeari, baina tentsioa areagotu egin da. "Urkulluren eta Alokabideren hipokrisia" salatu dute desjabetzeen kontrako kolektiboek eta iragarri dute salaketa jarriko dutela kaleratzearen kontra. Han bildutako dozenaka lagunekin batera, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemoseko kideak ere izan dira.

Errekaleor Bizirik kolektiboak gertatutakoa bideoan jaso du:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide