Kulturarteko II. jaialdia ospatuko dute aste honetan Salburun

Erredakzioa 2016ko irailaren 12a

Errefuxiatuen krisia izango du ardatz Salburuko Lore astearen bigarren edizioak.

 Bihar, hilak 13, Salburuko jaiei hasiera emango diete bizilagunek eta Salburuko Kulturarteko II.jaialdia abian jarriko dute. “Errefuxiatuak ongi etorri” lelopean, errefuxiatuen gaiari lotutako zenbait ekintza egingo dituzte, hala nola, argazki erakusketak eta hitzaldiak. Izan ere, kulturartekotasuna, inklusioa eta kohesio bultzatzea du helburu ospakizun honek.

Aurtengo berritasunen artean, auzoko gizarte etxearen maskota berriaren presentzia dago, izan ere, Hankaluze zikoinaren jaitsierak hasiera emango die auzoko jaiei. Era berean, zine-forumak, hitzaldiak, erakusketak, lantegiak, txoko gastronomiko eta kulturalak eta kontzertuak izango dira igandera bitartean Salburuko txoko ezberdinetan. Kontzertuen artean, Habeas Corpus eta Harresian Zulo taldearenak aurkitzen dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago