2016/10/18 19:00 - 21:00
IKUS-ENTZUNEZKOA
Bi dokumentalen emanaldia izango da oraingo honetan, “Egiaren hazia” eta “Oroimenaren lekukoak“, bata bestearen jarraipena direnak. “Egiaren Hazia” dokumentala egiaren aldarrikapena da, Mendebaldeko Saharan pairatzen dituzten Giza Eskubideen urraketen froga.
Eztizen Miranda Bernabek zuzenduta, pelikulak saharauien giza eskubideen urraketak aztertzen dituen ikerketa xehatua zinemara eramaten du, egia ikusgarri egiten du. “Oroimenaren Lekukoak”, bestalde, ikerketa horrek senitartekoengan izan duen eragina erakusten du. Gainera, agerian uzten du desagertarazitakoen bilaketak duen garrantzia, batez ere senitartekoentzat, dolua egin eta bizitzan aurrera egin ahal izateko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.