Gasteizko bederatzi herritara zabaldu dute TAO txartela eskatzeko aukera

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 12:24

Andollu, Arkauti, Argandoña, Askartza, Elorriaga, Ilarratza, Matauku, Miñao eta Oreitia herrietan erroldatuta daudenek eskatu ahal izango dute.

Andollu, Arkauti, Argandoña, Askartza, Elorriaga, Ilarratza, Matauku, Miñao eta Oreitia herrietan erroldatuta daudenek egoiliarrentzako TAO txartela eskatu ahal izan dute aurrerantzean, aparkatzeko aldian aldiko txartel arrunta jarri gabe aparkatu ahal izateko Gasteizko hiriguneko zenbait eremutan.

45 herritako egoiliarrek zuten orain artean egoiliarrentzako TAO txartela eskatzeko aukera, eta aurrerantzean, berriz, 54 herritakoek izango dute aukera hori, Carlos Zapatero zinegotziak zuzentzen duen Trafiko Zerbitzuak egindako aldakuntza horren ondorioz. 

Herri horietakoren batean erroldatuta egon beharko dute interesdunek.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago