2016/09/08 11:57

IRAKURLE KLUBA

‘Ordu bioleta’ irakurle-klub feminista

‘Ordu bioleta’ irakurle-klub feminista
goiuri jauregia, Gasteiz

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ilunsentiaren ordua da ordu bioleta. Egunak eta gauak elkar besarkatzen duten ordu horretan, aurretik irakurri dugun liburu baten gaineko iritziak trukatzeko elkartuko gara emakume talde bat. Emakumeen kontzientzia kolektiboan arakatzea ahalbidetuko diguten nobelak, saiakerak eta iritziartikuluak aurkituko ditugu bertan. Testu horien irakurketa pertsonal eta intimoaren bidez ikastea da xedea, baina baita hasieran eraiki dugun irudia gainerakoen ekarpenekin osatzea ere. Feminismoaren gaineko prestakuntza jasoko dugu, eta gure bizitzak nola aberastu ditzakeen ikusiko.

I.lantegia - Ordua: 18:30etik 20:30era Hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean.

II. lantegia - Ordua: 19:30etik 21:30era Hilabete bakoitzeko laugarren asteazkenean.

Informazio gehiago: Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskola

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago