Lantegi honen bidez, euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako literaturara hurbildu nahi dugu ikuspegi feministatik, emakumeak zein gizonak inplikatuz, berdintasuna sustatuko duen auto-kontzientzia sortze aldera. Hainbat literatur testu aztertuko dira saioetan; horien trama, adierazpenak, pertsonaiak eta abar. Emakumeak eta, jakitun izanda ala ez, emakumeek idaztean erabiltzen duten agenda egongo dira erdigunean.
Ordua: 19:00etatik 21:00etara
Hilabete bakoitzeko lehenengo asteazkenean: 2016ko urria eta 2017ko maiatza bitartean. maiatzaren 3an.
Izen ematea: irailaren 7tik aurrera.
Informazio gehiago: Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskola
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.