Errekabarriko ikasleen autobusek leku gehiago izango dute eskola aurrean

Erredakzioa 2016ko ira. 7a, 15:01

Leku berri horrekin, lau izango dira ikastetxearen aurrean aldi berean geratu ahal izango autobusak.

Errekabarri eskolara umeak eramaten dituzten autobusei geltoki berria izango dute, Azazeta Mendatearen kalean, Gasteizko Udalaren esanetan, inguru horretako bide-segurtasuna hobetzeko asmoz.

Gaur egun Errekabarri HLHIn ikasten duten Candido Ruiz de Garibai ikastetxeko haurrak hara eramaten dituzten ibilgailuak geratzeko leku gehiago izango dela azaldu du Udalak. Leku berri horrekin, lau izango dira ikastetxearen aurrean aldi berean geratu ahal izango autobusak. Joan den ikasturtera arte, hiru ibilgailu baino ez ziren ikasleak eraman ohi zituztenak, baina aste honetan hasiko den ikasturte berrian bost izango dira. Horietako batek beste ordutegi bat dauka, eta, horrenbestez, gainerako lau autobusek aldi berean aparkatu ahal izango dutela bermatzen da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago