Gasteizko emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskolak 50 jarduera baino gehiagoko egitaraua aurkeztu du ikasturte berrirako. Sexualitate motak, feminismo erromania, indarkeria matxistaren aurkako borroka, antzerkia, zine-foroak, lantegiak, musika eta txangoak izango dira feminismoa lanabes eraldatzaile gisa ezagutaraztzeko giltza. "Hausnarketa, ikasketa eta dibertsioa oinarri hartuta, jabekuntzarako bide luzean aurrera egiteko jarduerak dira", azaldu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.
Maiatzera bitartean garatuko den programa "anitza" dela gaineratu du, "emakumeentzat bereziki prestatua, baina badira jarduera mistoak eta gizonezkoei zuzendutakoak ere".
Emakumeen Etxea
Ikasturteari hasiera emateko, Emakumeen Etxea izango dute hizpide eta egun abian diren proiektuen berri emango dute, besteak beste, Karmele Jaio idazleak. Irailaren 29an izango da, 18:30ean, Goiuri Jauregian. Ondoren, Kancaneo Teatrok ikuskizuna eskainiko du.
Egitaraua: Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola 2016/17