2016/09/13 13:30

IKASTAROA

Euskara ikastaroetarako deialdia

Euskara ikastaroetarako deialdia
Gasteiz

Euskara ikasi nahi dutenek irailaren 2tik 13ra bitartean izena eman ahal izango dute Gasteizko Udalak antolatutako taldeetan. Gurasoentzako 84 talde, maila guztietakoak eta eskola orduetara egokituak; 55 urtetik gorakoentzako 8 talde, oinarrizko mailetan; atzerritarrek euskararekin lehen harremanak izateko lau talde; eta merkataritza eta ostalaritza zerbitzuetan aritzen direnentzako bi talde.

Bestalde, herritarrek euskara ikas dezaten diru-laguntzak eskeiniko dira bi programa desberdinen bitartez: bata, ohikoa, baliabide ekonomiko mugatuak dituztenei zuzendutakoa; bestea gurasoei, aisialdiko begiraleei, entrenatzaileei eta arbitroei zuzendutako berriazko programa da. 

 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago