Astelehen honetatik aurrera, Gasteizko tranbiak neguko ordutegia berreskuratuko du. Hori dela eta, eguneko zerbitzu gehigarria eskainiko da, eta horrela, astelehenetik ostiralera, ondorengo tranbia gehigarriak ibiliko dira: Gernikako Arbola-Angulema 08:37an, Wellington-Angulema 08:46an, Ibaiondo-Angulema 12:35ean, Angulema-Ibaiondo 08:57an eta 09:04an, eta Lovaina-Ibaiondo 13:03an.