2016/10/19 19:00
IKASTAROA
Euskaraz Gasteizen izan duen presentzia eta garapena azaltzea izango da ikastaroaren xedea. Horretarako, lekukotzak aztertuko ditugu, toponimian, lexikoan edota literaturan. Mugimendu euskaltzaleen berri ere emango dugu, gure hirian euskararen alde lehen eta orain egi(te)n duten pertsonak eta ekimenak ekarriko ditugu gogora eta, azken finean, ibilbide kronologikoa eta gaikakoa azalduko dugu. Egitaraua: euskararen arrastoen bila Gasteizen; zailtasunak, debekuak, lekukotzak; euskara irakaskuntzan; herri mugimenduak eta euskararen aldeko ekimenak; helduen euskalduntze eta alfabetatzea; kultur adierazpideak (bertsolaritza, literatura, musika, antzerkia, etab.); erakunde publikoak eta proiektu partekatuak: Oihaneder Euskararen Etxea.
Irakaslea: Iñaki Lazkano, GEU eta Lazarraga kultur elkarteetako kidea.
Ikastaroaren hasiera: 2016/10 /19
Ikastaroaren amaiera: 2016/11/30
Informazio gehiago: Gasteizko Udala
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.