Eguerdian lore-eskaintza egin dute alkateak eta zinegotziek Las Vegas taberna zegoen tokian, Zaramaga auzoko Legutioko Atea kalean. Bertan, 1979. urtean, kalekoz jantzitako polizia batek tabernaren jabe zena, Justo Lopez de Zubiria, eta bertan zegoen bezero bat, Felix Minguela, hil zituen. Udalbatzak harrera egin die udaletxean Las Vegas tabernaren jabe zen Justo López de Zubiriaren senitartekoei.