Udalaren arabera, 14:40ak inguru, Gamarrako igerileku familiarrean haur baten gorpua ur gainean zegoela ikusi zuen handik zebilen lagun batek; igerilekua zaintzen ari zen sorosleari ohartarazi zion, eta berehala erreskate-maniobrari ekin zion sorosleak, "halakoetan ezarrita dagoen protokoloari jarraituz" zehaztu du Udalak. Bitartean, Gamarrako lankideek erizainari bertaratzeko eskatu zioten.
"Bi soroslek eta erizainak bihotz-biriketako bizkortzeari ekin zioten baina, egoeraren larritasuna ikusirik, anbulantzia bat eskatu zuten. Hartara, zainketa intentsiboen unitate mugikor bat bertaratu zen, deitu eta zazpi bat minutura". Anbulantziako langileek eta erizainak haurra intubatu zuten; monitorizatu eta egonkortu ondoren, sorospen-taldeak umea Txagorritxuko ospitalera eraman zuen. Bertan Gurutzetako ospitalera eramatea erabaki zuten.
Udalak argitu du osabaren zaintzapean zegoela umea, baina ezbeharraren unean ez zegoela bertan.
"Gamarrako igerilekuetako sorosleen zerbitzua, normalean, hiru profesionalek osatzen dute, gehi zerbitzua indartzeko beste bat. Eenperatura handiak espero direnean, beste birekin indartzen da zerbitzua", argitu du Udalak.