Udaltzaingoaren jakinarazpenaren arabera, bart gauean, goizeko hiruretan, dei bat jaso dute Aranbizkarrako etxe batean gizon bat emaztea erasotzen ari zelako; salaketaren arabera, emakumeak ihes egitea lortu ondoren, gizonak jarraitu du. Hiru adingabe ziren etxean erasoaren unean.
Poliziak ustezko erasotzailea kalean atzeman zuen, eta gaur bertan epailearen aurrera eramango dute. Atxiloketaren unean bi lekukok eta bikotearen seme batek ziurtatu zuten senarrak emaztea kolpatu duela.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.